01 Mar Adrenalinaren Zain

2015. urteko abenduaren bukaeran sartu ginen estudioan eta 11 egun beranduago atera, bertan esperientzia oso aberasgarri bat bizi genuen eta asko ikasteko aukera izan genuen. 2016. urteko otsailaren 18 an diska kalera atera genuen eta egun horretatik aurrera aparato elektronikoetan zein gure zuzenekoetan abesti berriak antzuteko aukera duzue.

entzungDiska bera, autoekoizpen bat da, hau da, Garilak26 taldea osatzen dugun bakoitzaren ekarpenak batuz atera den lana. Soinu teknikaria Ieltxu Gimenez izan da, gure baterijolea eta estudioan grabazioa egiteaz aparte, masterra eta azken orduko konponketak egin ditu. Diskaren diseinua Joanes Garmendiak egin du, gure baxujolea.

Diska osatzen duten 7 kantek, haien artean oso desberdinak dira, estilo musikalari begira zein letren esanahien arabera. Lehenengo 6 abestiak 2015. urteko abenduan grabatutakoak dira eta 7.a “Bonus Track” bezala jarri duguna, 2014. urtean Urdulizeko “Tio Pete” estudioan grabatutako abestia da.

Estudiora, diskan parte hartu duten kolaboratzaile desberdinak etorri ziren eta bakoitzak bere ikutu berezia utzi zuen.

“Adrenalinaren Zain” da gure diskari izena jartzen dion abestia, zuzenekoetan aktibatzen zaigun adrenalinak sortzen digun adikzioa adierazi nahi dugu honekin.

“Txoko Iluna” kantuan “Esne Beltza” taldeko Xabier Solanok kolaboratzen du bai trikian, bai ahotsetan eta kanta honekin gaua eta jaiaren dualtasuna azalarazi nahi dugu, plazerra eta horrekin datozen arriskuak agerian utziz.

“Bi Nota” kantak erakarpenaren magnetismoa, desira, sentsualitatea eta sexuaren indarra du oinarri.

cd“Pertsona Naiz” borroka feministaren aldeko kantua eta “Siroka – Hutsa” taldeetako Maria Rivero izan dugu kolaboratzen ahotsean. Emakumearen hiru aro nagusiak erabili ditugu, gaur egunean ere pairatzen dituzten bidegabekeria eta erasoak salatzeko.

“Bizirik Gauden Artean” norbanakoaren bizimoduaren inguruan hausnartzera bultzatzen gaituen kantua da. Kanta honetan “Empty Files” taldeko Txufo Wilson izan dugu sintetizadore eta efektu berezi batzuk sartzen, kantuari borobiltasun bat emanez.

“Agur” kanta “Gure Esku” ekimenari zuzendutako keinua da. Abesti honetan bi kolaboratzaile izan ditugu, alde batetik ahotsean “Vendetta” taldeko Pello Reparaz eta beste aldetik kitarrean “Enkore” taldeko Urtzi Iza.

“Mende Laurden” abestia “Eguzkizaleak” konpartsa ekologista bilbotarren 25. urteurrena ospatzeko egin genuen. Bertan “Hesian” taldeko Zuriñe Hidalgo eta “Vendetta” taldeko Pello Reparaz izan genituen kolaboratzen ahotsetan.