AURKEZPEN BIRA

Bere zortzigarren birari hasiera emateko, kontzertuak antolatu ditu Garilak 26 taldeak, Burubion,Bilboko Kafe Antzokian eta Donostiako Doka Antzokian.
Kontzertu bereziak izango dira, lagunen artean aurkeztu gura dute ikuskizun berria. Horretarako, taldearekin batera, gonbidatu bikainak igoko dira oholtzara: hainbat euskal taldeko musikariak eta Go!azen telesaileko abeslariak, besteak beste, Aitor Valcarlos (Skakeitan), Haimar Arejita eta Gaizka Salazar (Gatibu), Iñigito Txapel, Revoltako Iker Villa eta Iker Aginaga, Urtzi Iza eta Xabi Hoo (Enkore), Jabi eta Mikel (Ze esatek), Go!azeneko Iholdi, Danae eta Aritz… Hau guztia eszenografia berriak lagunduta, eta, jakina, betiko errepertorio anitzaz gozatzeko aukerarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude