13 maiatza CD-AK ETA KAMISETAK SALGAI

2016an Garilak 26 taldeak gure abestiekin osatutako “Adrenalinaren zain” diskoa argitaratu dugu. Diskoa eskuratu nahi duenak 8 € erosi dezake.

Diskoa eskuratzeko modu ezberdinak dituzu:

Gure diskoa era fisikoan izan nahi baduzu, gure kontzertu batera hurbiltzea besterik ez daukazu. Bertan, diskoa sinatuta eramateko aukera izango duzu.

Kontzertuetara hurbildu ezin bazarete, lasai, diskoak elkar eta fnac liburudendetan ere aurkitu ahal izango dituzu, eta baita baga-biga-ren web orrialdeko on-line dendan.

Diskoa era digitalean deskargatu nahi izan ezkero, spotify eta itunes aplikazioen bitartez egin dezakezu.

ZORROZAURRE (11)Aurten, logo berria estreinatzearekin batera kamisetan berriak ere egin ditugu. Oraingoz, kamisetak eskuratzeko modu bakarra gure kontzertuetara hurbiltzea da baina oso urrun bizi bazara, gurekin kontaktuan jarri korreo bidez bidali ahal izateko.

Neskentzako eta mutilentzako tailak ditugu, S tallatik hasita XL-ra.
Mutilen kamisetak beltzak eta gorriak ditugu eta neskenak hainbat koloretakoak. Kamiseten prezioa 8 €-koa da.

Bestalde, kamiseta berezi bat atera dugu, logoa serigrafiatuta daraman boltsiko batekin, kamiseta hau 10 €-tan saltzen da.