
KONTZERTUA KAFE ANTZOKIAN
Martxoaren 3an Bilboko Kafe Antzokian kontzertu oso berezi bat eskeini genuen. Guretzat hain berezia den areto honetan, gure lehenengo diska “Adrenalinaren zain” jendeaurrean aurkezteko aukera izan genuen. Bi orduz egon ginen, adrenalina pizturik, lagunekin disfrutatuz. Gure diska aurkeztu ezezik, bertsio batzuk ere jo genituen, eta gurekin batera gonbidatu oso bereziak egon ziren, Iñigito (Txapelpunk), Xabi […]