16 Urt GAZTETXE BIRA ETA BIDEOKLIP BERRIA

Urte berriarekin batera notizia freskoak ditugu zuentzako. Alde batetik, udako bira hasi aurretik, pasaden urtean kaleratu genuen Adrenalinaren zain diskoaren aurkezpen bira bat egingo dugula jakinarazi nahi dizuegu. Bira hau, Euskal Herriko gaztetxe ezberdinetan egingo dugu: Altsasu, Arrasate, Elorrio, Leioa eta Araia. Horrez gain, bira amaierako kontzertu bat izango dugu Bilboko bihotzean.

Beste alde batetik, “Agur” single berriaren bideoklipa aurkezten dizuegu, non Pello Reparaz, Urtzi Iza eta Maria Rivero-ren kolaborazioak izan ditugu. Bideo honetarako Itziar Ituino aktoresaren presentzia izan dugu eta Bilboko Taom bideo produktorarekin lan egin dugu.

Espero dugu zuen gustukoa izatea eta laster ikusiko gara oholtza gainean!

 

https://www.youtube.com/watch?v=ozPHbgs0uDE