KONTZERTUAK

 
maiatza 9
Larunbata
INDAUTXU
PLAZA
GARILAK 26
19:00
9 maiatza | Larunbata | 19:00
INDAUTXU, PLAZA
GARILAK 26
maiatza 23
Larunbata
ZARAUTZ
STA MARINA AUZOA
GARILAK 26
22:30
23 maiatza | Larunbata | 22:30
ZARAUTZ, STA MARINA AUZOA
GARILAK 26
ekaina 5
Ostirala
OTXARKOAGA
PLAZA
GARILAK 26
22:30
5 ekaina | Ostirala | 22:30
OTXARKOAGA, PLAZA
GARILAK 26
ekaina 12
Ostirala
ETXEBARRI
PLAZA
GARILAK 26
22:30
12 ekaina | Ostirala | 22:30
ETXEBARRI, PLAZA
GARILAK 26
ekaina 26
Ostirala
DEUSTUKO ERRIBERA
PLAZA
GARILAK 26
23:30
26 ekaina | Ostirala | 23:30
DEUSTUKO ERRIBERA, PLAZA
GARILAK 26
 

BERRIAK

 

Kafe Antzokia eta Dokan Kontzertuak

Ezin da deskribatu zenbat gozatu genituen Kafe Antzoki eta Dokako kontzertuak, baina gure aurpegietan ikusi daiteke. Bizipen ederra izan zen gure bira berria aurkeztea gure jendearen aurrean musiko handiekin oholtza konpartitzen. ESKERRIK ASKO.

AURKEZPEN BIRA

Bere zortzigarren birari hasiera emateko, kontzertuak antolatu ditu Garilak 26 taldeak, Burubion,Bilboko Kafe Antzokian eta Donostiako Doka Antzokian. Kontzertu bereziak izango dira, lagunen artean aurkeztu gura dute ikuskizun berria. Horretarako, taldearekin batera, gonbidatu bikainak igoko dira oholtzara: hainbat euskal taldeko musikariak eta Go!azen telesaileko abeslariak, besteak beste, Aitor Valcarlos (Skakeitan), Haimar Arejita eta Gaizka Salazar […]

PARISERAT! (Abenduak 9, PARISEN KONTZERTUA)

Abenduaren 9koa ez da manifestazio soil bat izango. Han biziko dena-duguna ez da edozein egunetan ikus dezakeguna. Egun berezia izango da, bakarra: historikoa. Bakearen “artisauek” beteko dute Paris. Eta gu ere bertan izango gara, noski, bakegintzarako bide honetan lanean jarraitzeko prest. Eta, nola ez, ondoen egiten dakiguna eginez: musika.   Egunean zehar antolatutako manifestazioan eta […]

 

MEDIA

 

 

BIOGRAFIA

 

Garilak 26 erromeria talde bizkaitarra 2011. urtearen amaieran sortu zen. Zuzeneko emanaldietan erakusten duen intentsitatea, bizitasuna eta energia dira taldearen bereizgarririk nabarmenenak. Aipatzekoa da, halaber, gaur egungo abestien moldaketetan darabilen zenbait euskal instrumentu tradizionalen presentzia.

Hasieran, kide hauek osatzen zuten taldea: Eneko Benito (alboka/albokote), Ander Trabudua (trikitixa), Iker Álvarez (kitarra), Unai Zabala (baxua), Ieltxu Gimenez (bateria) eta Maria Lazkano (ahotsa). Geroago, Anderrek eta Unaik taldea utzi ostean, Joanes Garmendia (baxua) eta Josu Elorduy (trikitixa) sartu ziren. 2017 urtean hasieran, Josuk taldea utzi behar izan zuen eta, haren ordez, Maddi Elortza (trikitixa) sartu zen. 2019ko udan, Maria Redondo abeslari berria sartu zen taldera Maria Lazkanoren ordez.

Garilak 26 taldekoek euren lekua egin dute Euskal Herriko plaza eta txoko ugari alaitzen –200 kontzertutik gora eman dute–. Etxetik kanpoko hainbat eszenatoki ere zapaldu dituzte, Irlandan, Alemanian eta Frantzian.

Erromeria taldea izanagatik, kantu-sortzaileak ere badirela erakutsi dute musikari hauek. 2014an, bi abesti sortu zituzten: Kanpomartxo (Erandion urtero antolatzen den euskararen aldeko jairako abestia) eta Mende Laurden (Eguzkizaleak konpartsaren 25. urteurrena aitzakia hartuta sortutakoa). 2016. urtean, beste pauso bat eman zuen taldeak eta kantu propioz osatutako lehenengo diskoa grabatu: “Adrenalinaren Zain”.

 

KONTAKTUA

 

Jar zaitez gurekin kontaktuan
info@garilak26.eu