KONTZERTUAK

 
ekaina 5
Ostirala
OTXARKOAGA
PLAZA
GARILAK 26
22:30
5 ekaina | Ostirala | 22:30
OTXARKOAGA, PLAZA
GARILAK 26
ekaina 12
Ostirala
ETXEBARRI
PLAZA
GARILAK 26
22:30
12 ekaina | Ostirala | 22:30
ETXEBARRI, PLAZA
GARILAK 26
ekaina 26
Ostirala
DEUSTUKO ERRIBERA
PLAZA
GARILAK 26
23:30
26 ekaina | Ostirala | 23:30
DEUSTUKO ERRIBERA, PLAZA
GARILAK 26
uztaila 11
Larunbata
BIDARRI
PLAZA
GARILAK 26

+ XABALTX + WILLIS DRUMOND

23:00
11 uztaila | Larunbata | 23:00
BIDARRI, PLAZA
GARILAK 26

+ XABALTX + WILLIS DRUMOND

uztaila 21
Asteartea
PLENTZIA
PLAZA
GARILAK 26
22:30
21 uztaila | Asteartea | 22:30
PLENTZIA, PLAZA
GARILAK 26
 

BERRIAK

 

MUNICH 2016

Azaroan beste abentura bat bizitzeko aukera bat izan dugu. Municheko euskal etxetik urtero egiten duten Euskal Jaian parte hartzeko eskaera jaso genuen. Instrumentuak hartu eta laister animatu ginen berriz ere atzerrian jo eta Euskal Herriko zati txiki bat Munichera eramatera. Azaroaren 25ean kontzertua eskeini genuen gainezka zegoen MaxE aretoan.   Eskerrik asko han gurekin egon […]

IRISH TOUR 2016

2016 urtea esperientziaz betetako urtea izan da. Aurtengo Abuztuan aspalditik buruan izan dugun ametsa egin bihurtu genuen. Furgoneta ferry-an sartuta, itsasoa gurutzatu eta Irlandan zehar ibili gara aste batean zehar. Hainbat hiritan geure soinuak zabaltzen egon gara: Cork, Belfast, Free Derry, Dublin… Eta Peaddar O´Donnel, Sandino´s edota Roddy McCorley areto mitikoetan jotzeko aukera izan genuen, […]

GAZTETXE BIRA ETA BIDEOKLIP BERRIA

Urte berriarekin batera notizia freskoak ditugu zuentzako. Alde batetik, udako bira hasi aurretik, pasaden urtean kaleratu genuen Adrenalinaren zain diskoaren aurkezpen bira bat egingo dugula jakinarazi nahi dizuegu. Bira hau, Euskal Herriko gaztetxe ezberdinetan egingo dugu: Altsasu, Arrasate, Elorrio, Leioa eta Araia. Horrez gain, bira amaierako kontzertu bat izango dugu Bilboko bihotzean. Beste alde batetik, […]

CD-AK ETA KAMISETAK SALGAI

2016an Garilak 26 taldeak gure abestiekin osatutako “Adrenalinaren zain” diskoa argitaratu dugu. Diskoa eskuratu nahi duenak 8 € erosi dezake. Diskoa eskuratzeko modu ezberdinak dituzu: Gure diskoa era fisikoan izan nahi baduzu, gure kontzertu batera hurbiltzea besterik ez daukazu. Bertan, diskoa sinatuta eramateko aukera izango duzu. Kontzertuetara hurbildu ezin bazarete, lasai, diskoak elkar eta fnac […]

 

MEDIA

 

 

BIOGRAFIA

 

Garilak 26 erromeria talde bizkaitarra 2011. urtearen amaieran sortu zen. Zuzeneko emanaldietan erakusten duen intentsitatea, bizitasuna eta energia dira taldearen bereizgarririk nabarmenenak. Aipatzekoa da, halaber, gaur egungo abestien moldaketetan darabilen zenbait euskal instrumentu tradizionalen presentzia.

Hasieran, kide hauek osatzen zuten taldea: Eneko Benito (alboka/albokote), Ander Trabudua (trikitixa), Iker Álvarez (kitarra), Unai Zabala (baxua), Ieltxu Gimenez (bateria) eta Maria Lazkano (ahotsa). Geroago, Anderrek eta Unaik taldea utzi ostean, Joanes Garmendia (baxua) eta Josu Elorduy (trikitixa) sartu ziren. 2017 urtean hasieran, Josuk taldea utzi behar izan zuen eta, haren ordez, Maddi Elortza (trikitixa) sartu zen. 2019ko udan, Maria Redondo abeslari berria sartu zen taldera Maria Lazkanoren ordez.

Garilak 26 taldekoek euren lekua egin dute Euskal Herriko plaza eta txoko ugari alaitzen –200 kontzertutik gora eman dute–. Etxetik kanpoko hainbat eszenatoki ere zapaldu dituzte, Irlandan, Alemanian eta Frantzian.

Erromeria taldea izanagatik, kantu-sortzaileak ere badirela erakutsi dute musikari hauek. 2014an, bi abesti sortu zituzten: Kanpomartxo (Erandion urtero antolatzen den euskararen aldeko jairako abestia) eta Mende Laurden (Eguzkizaleak konpartsaren 25. urteurrena aitzakia hartuta sortutakoa). 2016. urtean, beste pauso bat eman zuen taldeak eta kantu propioz osatutako lehenengo diskoa grabatu: “Adrenalinaren Zain”.

 

KONTAKTUA

 

Jar zaitez gurekin kontaktuan
info@garilak26.eu