06 Abe PARISERAT! (Abenduak 9, PARISEN KONTZERTUA)

Abenduaren 9koa ez da manifestazio soil bat izango. Han biziko dena-duguna ez da edozein egunetan ikus dezakeguna. Egun berezia izango da, bakarra: historikoa. Bakearen “artisauek” beteko dute Paris. Eta gu ere bertan izango gara, noski, bakegintzarako bide honetan lanean jarraitzeko prest. Eta, nola ez, ondoen egiten dakiguna eginez: musika.

 

Egunean zehar antolatutako manifestazioan eta ekintza guztietan parte hartu ondoren, 18:30ean ekingo diogu Pariseko Eskual Etxean gaualdiari.
“Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuek dena eman ez dezaten”. Hortaz, bertan elkartuko garelakoan… bagoaz Pariserat!